Irailaren 3tik 12ra Kulturate Akustikoa izango da

0
336

Iraileko lehen bi asteburuetan, ostiraletik igandera, guztira 6 kontzertu eskainiko dira: Copernicus Dreams, Hatxe, Maite Larburu, Eneritz Furyak, Sonlosgrillos eta Buffalo Feat Nacho Soto. Sarrerak unean bertan eskuratu ahal izango dira kontzertuan.

Jaialdi honek, urtean zehar antolatzen diren gainerakoek bezala, herriko kultur eskaintza zabaltzea eta kultura bera sustatzea ditu helburu, horrela, kultur eragileen lana balioan jarri eta indartzeko.

Dagoeneko uda sasoian bete-betean murgilduta gauden honetan, udako kultur zein turismo eskaintzari XIII. Kulturate Akustikoa programa gehitu dio Arrasateko Udalak.

Kontzertuak, halaber, Kulturateko areto nagusian egingo dira, guztiak arratsaldeko 20:00etan. Udalak azpimarratu nahi izan du “urtean zehar antolatzen diren gainerako musika zein kultura egitarauek bezala”, Kulturate Akustikoek “helburu dute herriko kultur eskaintza zabaltzea eta kultura bera sustatzea, bereziki une gogor hauetan, kultur eragileen lana balioan jarriz eta indartuz”.

Era berean, iradoki du “uda agurtzeko aukera paregabea eskainiko diela ikusleei”. Ondorengoak dira XIII. edizioko artista eta talde gonbidatuak:

  • Irailak 3, ostirala: Copernicus Dreams
  • Irailak 4, larunbata: Hatxe
  • Irailak 5, igandea: Maite Larburu
  • Irailak 10, ostirala: Eneritz Furyak
  • Irailak 11, larunbata: Sonlosgrillos
  • Irailak 12, igandea: Buffalo feat. Nacho Soto

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen