Irailaren 22a izango da LEK-en izena emateko azken eguna

0
272

Testua eta argazkia: Leintz Eskola Kirola.

Bi aste dira LEK-eko ikasturte berria martxan jarri genuenetik. Izen ematea zabalik dago iada eta irailaren 22a izango da izena emateko azken eguna. LEK-eko webgunearen bitartez egin behar duzue izen ematea eta LEK-eko programazioari buruzko informazio osoa ere hemen ikusi dezakezue. Kirol eskolen informazioa ere hemen daukazue ikusgai.

Eskola kirolari buruz gehiago jakitzeko, aldundiak, ikastetxeek, udalek, federazioek eta klubek gipuzkoako familiei eskaintzen dieten kirol eskaintzari buruzko informazioa luzatzen dizuegu;izan ere,ekintza horren helburua  haur aktiboak izatea eta  kirol kulturan heztea da.

Datorren irailaren 19an, monitoreen kaptazio bilera egingo dugu 17:00etan kulturateko areto nagusian. Zuen seme-alaben bidelagunak izan behar diren monitoreen kaptazio bilera egingo dugu eta ondoren, hautaketa prozesua jarriko dugu martxan urriaren 2-ko astean saioak hasteko.

Egun berdinean eta monitoreen bilera ondoren, Arrasateko ikastetxeetako (Arrasate herri eskola, Gazteluondo, arimazubi eta santa teresa guneak) ikasleen gurasoentzako bilera informatibo bat ere egingo dugu arratsaldeko 18:00etan eta kulturateko areto nagusian.Almeneko guraso bilera iraialren 18an izango da arratsaldeko 17:00etan Almeneko areto nagusian. Kurtzebarri ikastetxeko guraso bilera iraialaren 20an izango da arratsaldeko 17:00etan ikastetxeko areto nagusian. Beraz, zuen seme-alabak LEK-en izena eman duzue edo oraindik izena eman ez duzuen ikasleen gurasoei bilerara etortzera gonbidatzen zaituztegu.

Edozein zalantza daukazuela, jarri zuen seme-alaben ikastetxeko koordinatzailearekin harremanetan. Hemen dituzue kontaktuak.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen