Ipuin kontaketa, Mendifilmak eta izarren behaketa izan dira Puntaik Punta jaialdiaren lehen egunean

    0
    456

    Arrasaten ospatzen ari da asteburuan Debagoieneko Bidezidorren Jaialdia, besteak beste, Mankomunitateak antolaturik. 26 ekitaldi inguru daude aukeran.

    Gaur hasi da Arrasaten Debagoieneko Bidezidorrean Jaialdia, Puntaik Punta. Mankomunitateak antolatuta, asteburuan zehar 26 ekitaldi izango dira. Gaur arratsaldean burutu dituzte lehenbizikoak. Egitaraua Kontukabik ireki du, ‘Txirula magikoa’ izeneko ipuin kontaketa musikatua eskainiz.

    Ondoren, Kulturateko areto nagusian, Mendifilm Festibaleko hiru dokumental proiektatu dira: ‘Action Directe’, ‘Jötunn’ eta ‘La Pantalla Andina’. Gainera, proiekzioaren hasieran EMMOA – Euskal Mendizaletasunaren Museoa Fundazioaren aurkezpen iragarkia estreinatu da.

    Egunari bukaera emateko, izarren behaketa egin dute Bedoñan. Ekitaldi hau Aranzadi Zientzia Elkarteak gidatu du, hain zuzen, Virginia Garcia aditua. Naiz eta, zerua lainotuta egongo, ekitaldia Bedoñan egin da.

    Larunbateko eta igandeko egitaraua

    Urriaren 15a, zapatua

    Herria girotzen:

    12:00  Erraldoi eta kilikien konpartsa eta Arrasateko gaiteroak, herriko kaleetan.

    13:00  Kontzertua, Mikel Zamora bere bandarekin, Biteri plazan.

    Goizeko ekintzak:

    09:00 Mendi igoera gidatua: Udalatx mendia (12 urtetik gorakoentzat) Eman izena.

    09:30 Erreka garbiketa. “Debagoienean errekak bizi auzolanean”. Hitzordua Biteri plazan eta San Isidron (Musakola).

    09:30 Mendi ibilbide gidatua: Urkulu-Santikrutz-Andarto-Degurixa. Eman izena.

    10:00 Nordic walking: hastapen ikastaroa Biteri plazan eta ibilbidea herrian zehar. Eman izena.

    10:00 Ibilaldi gidatua: Deba ibaiaren biodibertsitatea aztertzen; Arrasatetik Elorregira. Hasiera Biteri plaza. Eman izena.

    11:00 Hitzaldia Kulturaten:
    · Oñati turismo jasangarria; Arrikrutz-Oñatiko kobaren eredua

    Arratsaldea girotzen:

    18:00 Sambamaña batukada taldearen kalejira.

    19:00 Kontzertua: Klak!son taldea, Biteri plazan.

    20:30 Kontzertua: NHIL taldea, Biteri plazan.

    Arratsaldeko ekintzak:

    16:30 Orientazio proba-lasterketa, sariarekin (14 urtetik gorakoentzat) Monterron parkean. Eman izena.

    17:00 Baso bainua Santa Barbara parkean; irteera Biteri plazan. Eman izena.

    Urriaren 16a, domeka

    Goiza girotzen:

    11:00 Trikitixa eskolako taldearen kalejira.

    12:30 Herrixa dantzan dantzaldia, bailarako arrabitariekin. Musika zuzenean Biteri plazan, arrabitari taldearekin. Dantza gidaria: Patxi Montero.

    Goizeko ekintzak:

    09:00 Mendi ibilbide gidatua: Garagartza-Udala-Besaide-Tellamendi-Garagartza. Eman izena.

    09:30 Mendi ibilbide gidatua Sasoibiderekin, Bedoña elizateko Andra Mari Zurira. Eman izena.

    10:00 Mendi ibilbide gidatua: Murugain, dragoiaren bidetik. Eman izena.

    10:00 Bizikletan ibilbide gidatua: Vasco-Navarro bide berdetik. Eskoriatzatik Arrasatera. Eman izena.

    10:30 Espeleoarrikrutz, Arrikrutz-Oñatiko koban. Eman izena.

    12:00 Bisita gidatua Gatz museora. Hiruerreketa ibilbidearekin Deba ibaiaren sorrera eta Leintz Gatzagako inguruak ezagutzera. (Gaztelaniaz bisita 13:00etan izango da). Eman izena.

    Arratsaldea girotzen:

    18:00 Kale antzerkia, Hortzmugaren eskutik; “Jule”. Biteri plazan.

    Arratsaldeko ekintzak:

    16:30 Bisita geologikoa: “Arrasate harri bitxia”, erdigunean. Eman izena.

    PUNTAIK PUNTAK 3 GUNE NAGUSI:

    Biteri plaza: natura-turismo azoka eta Debagoieneko artisauen azoka:

    • Zapatuan 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
    • Domekan 11:00-14:30

    Zaldibar: abentura jolasak umeentzat

    • Zapatuan 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
    • Domekan 11:00-14:30

    Seber Altube plaza: bertako produktuen azoka

    • Zapatuan 9:00-14:00

    Jaialdiaren inguruko informazio guztia puntaikpunta.eus webgunean kontsulta daiteke, eta bertan edo 747 41 75 85 telefonoan eman behar da izena zenbait ekintzatan izena emateko.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen