Ion Egaña Cid-ek jaso du Urrezko Astokiloa Musakolako Jaietan

0
3766

“Musakola auzoarekin eta auzokideekin izandako harremanetatik lortutako merezimenduen goraipamena” egin dio Jai Batzordeak. Ekitaldian gaiteroak, txaloak, muxuak, luncha,… izan dira.

Umoretsu eta jakinguraz hasi da ekitaldia auzo-alkatetzako gelan, ‘nor izango ote aurtengo Urrezko Astokiloa?’.

Aurkezpen-lanak Iban Perez ‘Jefe’k egin ditu eta ondoren Ione Arizabaleta auzo-alkateak ezagutzera eman du aurtengo goraipatua:

Ion Garai Cid-ek jaso du aitortza, hain zuzen, “Musakola auzoarekin eta auzokideekin izandako harremanetatik lortutako merezimenduengatik”.

Eta ez da gutxiagorako, bera baitugu egungo Jai Batzordearen lehendakaria. Berak hunkituta, umiltasunez eta pozik jaso ditu plaka oroigarria zein pina.

Ionek baieztatu digu “zoriontsu sentitzen naizela” baina apaltasunez gehitu du saririk jasotzea “ez dudala gustuko, nik egindako lana ez delako saririk jasotzeko”.

Izan ere, “borondatez egiten ditut auzoko lanak, laguntzeko eta laguntzeko” baina onartu du ere horrelako aitzatespen bat “ondo hartzen dela” eta “pilo bat eskertzen dudala”.

Jai Batzordeak ere keinu polita egin du Marino Yuste-rekin ekitaldian, izan ere, berak “urtero prestatu izan du hemengo luncha, baina aurten prestatzerik izan ez duen arren, berak ordaindu du aurtengo luncha”.

Ondorioz, lagun honek bertaratutakoen txaloak, eskertza eta ‘Jefe’ren besarkada jaso ditu. Jan-edanekin batera, bertako gaiteroek majo alaitu dute ekitaldia.

Zorionak Ion!

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen