Inprobisazioz beteriko Blues gihartsu, zintzo eta artisaua dakartzate ‘Patkbra’ taldekoek

0
1030

Arrasate Blues jaialdiko ekitaldiak larunbat goizean jarraituko du, ‘Patakbra’ talde euskaldunaren emanaldiarekin, eta eguerdiko 13:00etatik aurrera Izozkitegi aurrean emango duen kontzertuarekin emango diote hasiera ekitaldiari.

Bere errepertorioa gaztelerazko, euskarazko eta ingelesezko abesti propioetatik eta blues klasikoetatik “etxeko markarekin” dator, gaur egun kantuak “fotokopiatzeko” joeratik urrun, feeling eta inprobisazioz beteriko Blues gihartsu, zintzo eta artisaua.

Oskar Rementeriak (gitarra eta ahotsa eta konpositorea) eta Josean Garciak (harmonika, ahotsa eta konpositorea) osatzen dute. Oskar Rementeria eskarmentu handiko bluesman eta slider handia da. Urdaibai eta Gernika inguruko talde ugaritan parte hartu du.

Josean García (harmonika, ahotsa eta konpositorea) duoaren beteranoa. Talde ospetsu eta desagertuaren sortzailea izan zen 90eko hamarkadan; “Yellow Dog Blues Band” izenekoa; oso aktiboa urte haietan Bizkaian.

Harmonizistak kolaborazioak egin ditu eta travelling brothersen hirugarren CDa grabatzen ere lagundu zuen 90eko hamarkadan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen