Argazkia: Iñigo Arregi.
Iñigo Arregi arrasatearrak Portia Upeltegietan inauguratu zuen ostiralean. Faustino Taldearen jabetzako upeltegiak Gumiel de Izanen daude, Burgosen. Ribera de Dueroko upeltegia Norman Fosterrek diseinatu zuen eta 2010ean inauguratu zen.
Arregi XX. mende amaierako euskal eskultura-abangoardiaren oinordekotzat jotzen da, eta industria-ingurunearekin harreman estua izan du bere ibilbide artistikoan. Bere azken lana altzairuzko eskultura elkarlotuek osatzen dute, batzuk formatu handikoak, baita kartoizko eta egurrezko pieza eta erliebe txikiek ere.