Argazkia: Leintz Eskola Kirola.
Leintz Eskola Kirolean, infantil mailako kirolariek ere badute beraien protagonismoa. Adin tarte horretan, multikiroleko etapa atzean utzi eta gustuko duten kirol edo jardueretan espezializatzea egokitzen zaie. Bide honetan, LEK ikasleen bidelagun bihurtzen da eta bailarako elkarte ezberdinekin ditugun hitzarmenei esker, atsegin duten kirolaz gozatzen jarraitu dezakete. Momentu honetan, eskubaloi (Arrasaten), gazte-fitness (Aretxabaletan), igeriketa (Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzan) edota euskal pilota (Eskoriatzan) taldeetan murgilduta ditugu gure ikasleak. Zorionez, talde hauetako entrenamenduak baimenduta daude, beti ere, kirol horietako elkarteek eta LEK-ek adostutako protokolo guztiak beteta. Beraz, kirol eta erronka berriak probatu nahi izanez gero, ez izan zalantzarik eta zuen ikastetxeko koordinatzailearekin harremanetan jarri! Animatu ! Bestalde, aurreko asteetan komentatu genuen ikastetxe guztietan martxan daudela Leintz Eskola Kiroleko saioak. Astelehenean atera ziren datuen arabera, Aretxabaleta, Arrasate eta Eskoriatza ez dira gune gorrira pasatu, beraz, saioak martxan jarraitzen dute eta espero dugu aurrerantzean ere intzidentzia tasak beherako joera izatea. Aramaioko saioak berriz, etenda jarraitzen dute eta hala egongo dira intzidentzia tasa jaitsi arte. Animo asko familia guztiei, laster ekintzekin bueltan egotea espero dugu! Kirolaz hezi, kirolaz hazi, osasuna irabazi!
Artikulu interesgarria: Kirolean kutsatzen direnen inguruko ikerketa