Indian eta Mozambiken proiektu bana sustatzeko kontzertua antolatu du Harremanek

0
3132

Bihar ostirala, arratsaldeko 8etan, Arrrasateko San Juan Bataiatzailearen Parrokian, Harreman GGKEak antolatuta, Kontzertu Solidariorako errepertorio zabal eta saiatu bat eskainiko du Goikobaluk. Hauek dira parte hartuko duten abesbatzak: Goikobalu, Goikobalu Izartxoak, Goikobalu Txiki eta Arrasateko Gazte Abesbatza. Kontzertu honetarako, mimo handiz, beren errepertorioko onena prestatu dute.

Kontzertuak helburu argi bat du: solidarioak izatea eta enpatia sentitzea mota guztietako ezbeharrak pairatzen dituzten eta premia larrian dauden planetako eremuetako pertsonekin. Horregatik, Harreman GGKEtik eskerrak eman nahi dizkiegu abesbatza horietako kideen ekarpen ordainezinagatik.

Harreman elkarteak dei egiten die Arrasateko pertsona guztiei egun honetan etor daitezen abesbatza bikain hauek entzutera eta kantuaz eta musikaz gozatuz egiten duten ahalegina baloratzera.

Kontzertu honen bidez, Harremanek pertsona eta erakundeei ezagutzera eman nahi dizkie urte asko daramatzaten proiektuek, pertsona askori Indian eta Mozambiken etorkizun duinagoa izaten lagunduz, eta proiektu horietan bazkide edo laguntzaile gisa parte hartzera animatuz.

Gardentasuna

Harremanek azpimarratu nahi izan du «bildutako diru guztia honako helburu hauek dituzten proiektuetara doala osorik: Mozambiken, eta Mundukideren eskutik, nekazariekin lanean nekazaritza-ekoizpena hobetu eta handitu dezaten, eta, horrela, haien bizi-kalitatea hobetu. Proiektuaren koordinatzaileak gogorarazi digu: “miseriatik pobreziara igarotzeko lanean ari gara”».

Indiako Ankur harrera-etxean, familia oso pobreetako 200 haur baino gehiago artatzen dira, etorkizun duinago baterako prestakuntza eta baliabideak eskainiz. Zuzendariak gogorarazi digu «nork ezin diela guztiei lagundu, baina guztiok lagun diezaiokegula norbaiti».

Harreman GGKEak «jarraipen zorrotza egiten die jasotako funtsen erabilerari. Funts horiek zuzenean proiektuetara bideratzen dira, bitartekaririk gabe eta egitura-gastuak minimizatuz. Harreman GGKEan pertsona boluntarioak gara, mundu bidezkoagoa, jasangarriagoa eta pertsona guztientzako berdintasunekoagoa lortzeko beste asmorik gabe. Eta gardentasunari begira, proiektuekin lotutako alderdi guztien deskargu publiko eta zehatza egiten dugu urtero».

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen