Indarkeria matxistaren kontra aldarrikatzeko bilkura izan da gaur goizean

0
738

Gaur goizean, azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna aldarrikatzen da eta egunean zehar hainbat mobilizazio daude deituta. Itaia emakumeon antolakunde sozialista, elkarretaratzea egin du Herriko Plazan, eguerdiko 12etan.

Elkarretaratzearen helburua “indarkeria matxistarekin amaitzeko konpromisoa berretsi eta norabide horretan borrokatzeko beharrezkotasuna aldarrikatzea!” izan da. Halaber, “indarkeria matxistari aurre egiteko sozialismoa eraiki behar dela”, azpimarratu dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen