Biztanleen konfinamendu egoera berezi horretan, udala are kezkatuago dago etxean indarkeria matxista jasaten duten edo jasan dezaketen emakumeekin. 943 25 20 07 Gizarte Zerbitzuaren ohiko telefonoa 9.00etatik 15.00etara. Eta Udaltzaingoaren 943252010 edo 092 telefonoak, Larrialdiak (112) eta 900 840111 telefonoa, 24 orduetan. Azken horrek, gainera, ez du deiaren arrastorik uzten.
Norbaitek bere komunitatean, familian edo lagunen artean laguntza behar duen emakume edo adingaberen bat ezagutzen badu, deitu egin dezake.