Goiko argazkia: MB artxiboa.
Emakumeek pairatzen duten indarkeria instituzionalean oinarritzen dira aurten Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunaren baitan Arrasaten antolatu diren ekintzak.
Arrasateko Emakume Txokoak egitarau berezia antolatu du azaroaren 25aren harira Mugimendu Feministarekin elkarlanean ‘Gure ahotsak, gure indarra’ lelopean. Alde batetik, gaur, azaroaren 25ean 19:00etan Seber Altube plazan elkarretaratzea eta ekitaldia egingo dira, eta antolatzaileek arrasatear guztiak deitzen dituzte bertan parte har dezaten.

Bestetik, abenduaren 15ean, arratsaldeko18:30ean Kulturateko klaustroan “Nik sinisten dizut. Gure ahotsa, gure indarra” irakurraldi kolektiboa egingo da, emakumeen aurkako indarkeria eta biolentzia mota desberdinak ikusarazteko, baita emakumeen bizipenak aitortzeko eta erreparaziorako bidean jarraitzeko ere.
