Bergarako hirukoteak emanaldi akustiko atsegina eskaini zuen atzo arratsaldean Gaztetxean. Leku berean, gaur eta bihar, kultur ekitaldi gehiago izango dira.
Leire Moñux, Nerea Aginagalde eta Yune Nogueirasek hainbat abesti eskaini zituzten, ahotsak eta gitarra klasikoa lagun.
Ekitaldi honek hasiera eman dio ‘Herrixa bizirik’ kultur eskaintzari, asteburu honetan Gaztetxean gauzatuko dena. Gaur goizean esaterako ‘Historia ikuspegi energetikotik’ hitzaldia egingo da. Hona hemen gaurko egitaraua (adi, gaur aldaketa bat egon da egitarauan, eta beheko kartelak egitarau zuzena erakusten du. Bihar ekitaldi gehiago izango dira.
