Inauterien ondoren, asteburuan itzuliko dira LEK-eko ekintzak

0
339

Testua: Leintz Eskola Kirola

Ihauterien ondoren, bueltan dira LEK-eko asteburuetako ekintzak. Zapatu honetan LH 1-2. mailako eta LH 5-6. mailako ikasleen txanda izango da. LEK-eko txikienek ikasturteko 4. JOLASHEZI topaketa ospatuko dute musakolako kiroldegian 10:00-11:30 bitartean. LH 5-6. mailako ikasleak, berriz, saskibaloia lantzen dabiltza eta 5×5 saskibaloi txapelketa izango dute Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian. Izen ematea, LEK-en izena emanda duten ikasleentzat dago zuzendua eta saioetan egin dituzte monitoreekin batera. Gaur izango da izena emateko azken eguna.Partiden ordutegiak aste honetan zehar jakinaraziko dizkiegu guraso eta ikasleei . LH 3-4. mailako ikasleek futbolarekin jarraituko dute eta topaketa otsailaren 24an izango dute Mojategiko futbol zelaian.

Bukatzeko, eskertuko genuke tontor bakoitza igo ondoren argazkiak formulategira igotzea. Igotzeko sakatu hemen. Dagoeneko, “12 ikastetxe 12 tontor” ekimenean 1200 tontorretik gora igo ditugu. Espero dugu hemendik aurrera ere argazki asko jasotzea. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen