Inauteri egunean musika protagonista izan da arratsaldean [argazkiak eta bideoak]

0
959

Arratsaldean jai-giroak jarraitu du. Arrasate Musikaleko txaranga izan da bere musikarekin kaleak alaitzen lehena, estilo guztietako abestiak jo ditu.

Ondoren, Amerika Elkarteak antolatutako jai latinoa izan da Sebero Altube plazan. Kantaga Dub taldea izan da eszenatokira igo den lehena. Ondoren, Berbena Latinoa egon da gauerdira arte.

Bitartean, Herriko plazan dantzaldia izan da Iratzar taldearen eskutik. Bi emanaldi eskaini ditu, bata 19:30ean hasi da eta bigarrena 22:30ean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen