Iñaki Etxabe, Estatuko parapoliziek eraila, biktimatzat aitortu du azkenik Jaurlaritzak

0
2222

Baita Euskal Herriko beste 65 pertsona ere, polizien edota parapolizien indarkeria sufritutakoak. Batzordeak salatu du egia argitzeko bidean “oztopoak” jarri dizkiotela. Halaber, azaldu du giza eskubideen inguruko ikerketekin jarraitzeko “baliabide gehiago” behar direla.

Argazkiak: MB artxiboa.

Jaurlaritzako Balorazio Batzordeak onartu du Iñaki Etxabe Orobengoa “talde parapolizial baten jokabide kriminalaren lehen biktima hilkorra” izan zela.

Izan ere, 1975eko urriaren 5ean, gaueko 11:00 aldera, “hiru gizabanako armatu I.E.O.-k bere familiarekin Kanpazar gainean (Elorrio, Bizkaia) gobernatzen zuen jatetxera sartu ziren, metrailatu zuten, berehalako heriotza eraginez, eta ondoren ihes egin zuten”.

“Atentatu hilkorraren egiletza ez zen inoiz argitu, eta inkontrolatuen talde bati egotzi zitzaion. Familiak atentatu gehiago jasan zituen, atentatu hilkorra baino lehen eta ostean, horietako beste bat ere hilkorra”.

Balorazio Batzordearen txostenak Euskal Herriko beste 65 lagunen aurkako giza eskubide urraketa larriak jaso eta aitortu ditu ofizialki. Horietatik 49 torturatutako pertsonak dira.

Bihar (urriak 31) Donostiako Kursaal jautegian aitortza ekitaldia da, ofizialki biktima bezala aitortzeko. Txostenaren egileek gaur Legebiltzarrean eskatu dute txostenak jendartean “ahalik eta zabalkunde handiena izatea”:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen