Olatz alabak lekukotza eman du aitortza-ekitaldian, eta adierazi du familiak pentsatzen duela erailketaren egileak “guardia zibilak” direla, testuingurua aintzat hartuta.
Aitortza ekitaldia atzo arratsaldean egin zen Donostiako Kursaalen, Eusko Jaurlaritzak antolatuta.
Ekitaldiak espainiar estatuko poliziek, parapoliziek eta bestelako elementuek egindako hainbat erailketen, torturen,… 66 biktima aitortu zituen.
Horietatik guztietatik 11 emakumeak dira edo ziren, eta 49 torturen biktimak dira edo ziren.
Eraildako pertsonetako bat Iñaki Etxabe Orobengoa arrasatearra zen, parapoliziek 1975eko urriaren 5ean Kanpazarren eraila.
Eusko Jaurlaritzak, 48 urteren ostean, aitortu du Iñaki “talde parapolizial baten jokabide kriminalaren lehen biktima hilkorra” izan zela.
Ildo honetan, Balorazio Batzordeak ere berretsi du arrasatearraren “familiak atentatu gehiago jasan zituela, atentatu hilkorra baino lehen eta ostean, horietako beste bat ere hilkorra”.
Kursaalgo ekitaldian Olatz alabak testigantza eman zuen atzo:
Erlazionatutako bideoa:
Olatz Etxaberen testigantza 2016ko abenduaren 2an:




