Ekainaren 18tik aurrera, Iñaki Bruña arrasatearraren ‘Zeruko argiak’ argazki erakusketaz gozatzeko aukera izango da Udala auzoko Larrinetxe jatetxean. Bruñak azken bi urteetan egin dituen 15 bat argazkik osatuko dute erakusketa. Argazkiak uda osoan egongo dira ikusgai, eta interesa dutenek erosi ahal izango dituzte.