“Immigrazioa, eskola eta bizikidetza” hitzaldia maiatzaren 12an Kulturaten Amelia Barquinen eskutik

2
777

Arrasateko Udaleko Ongizate sailak antolatutako hitzaldian azken hamarkadetan euskal eskolak immigrazioaren errealitateari eman dion erantzuna izango da aztergai. 

Maiatzaren 12an arratsaldeko 18:00etan Kulturateko areto nagusian “Immigrazioa, eskola eta bizikidetza” izeneko hitzaldia eskainiko du Amelia Barquínek, Arrasateko Udaleko Ongizate sailak antolatuta.  

Filologian doktorea eta gaur egun HUHEZIko irakasleak, testuinguru kultura-anitzetako ikaskuntza eta irakaskuntza izan ditu ikergai. 2002tik Mondragon Unibertsitateko Humanitateen eta Hezkuntza Zientzien fakultateko ELEA taldeko koordinatzailea da, beronen oinarri nagusia hiritartasuneko hezkuntza izanik. 

Bere ikerketa hezkuntza eta kultura aniztasunera zuzendu delarik, azken hamarkadetan euskal eskolak immigrazioaren errealitateari eman dion erantzuna izango du aztergai datorren maiatzaren 12an. Izan ere, XXI. mendeko bigarren hamarkadan,  immigrazioaren  etorrera  izan  da,  beharbada,  aurreko  hamarkadan  euskal  eskolari  gertatu zaion gertakaririk garrantzitsuena. 

Aipatzekoa da euskal eskolak bere gain hartu duela eta erantzuna eman diola  immigrazioak  planteatu  duen  egoerari.  Gertakariaren abiadura eta garrantzia  gorabehera,  hezkuntza-sistema gai izan da aurreikusi gabeko ikasleen ekarpen hori hartzeko eta artatzeko, horrek ekarri  duen  guztiarekin.  Atzean daude  euskal  eskolako  irakasleen  zati  oso  garrantzitsu  baten  ahalegina  eta  inplikazioa.

Horrela bada, gertaeraren eboluzioaren prozesua eta gaur egun hezkuntza-sistema aurkitzen den egoeraren analisiaren inguruko informazioa eskainiko du hitzaldiaren bitartez. Gizartean hedatuta egon daitezkeen usteen aurrean kontrastatutako informazioa zabalduz. 

2 IRUZKIN

  1. Asko hitzegiten da Arrasateko alkatea gai atseginetako argazkietan bakarrik agertzen dela… hitzaldi honetara bertaratzera gonbidatzen dut, hezkuntzako gainontzeko zinegotziekin batera, noski. Bizikidetza kontua den segregazioaren gaiarekin lanean jarri beharko lirateke behingoz, beste alde batera begiratzeari utziz. Arizmendiko lagunak ere gonbidatzen ditut, horrenbeste talentu azpiegituretara eta pedagogiara bakarrik bideratu beharrean, inklusioari begira martxan hasteko. Inmigrazioa ez baita soilik Euskal Eskolan artatu behar. Inklusioa denon ardura da, etorkizuneko gizarte kohesioa baitago jokoan.
    Gai hau ez da etorri berriei dirulaguntzak emateaz bat ranking baten estatuko lehenak garela esan eta bakarrik bideratuko.

    • Uff ointxe etorriko jatzu betikuak esaka konbibentzia apurtzen dozula edo machista bat zarela alkatia kritikatziagatxik emakumia dalako.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen