IMMEk ‘Take Away’ bat irekiko du Biterin

9
2724

IMMEk aurrerapauso bat emango du irailean, ‘Take away’ motako kafetegi eta gozotegi bat irekiko baitu Biteri plazako lokal txiki batean. Establezimendu berri honen eskaintza gastronomikoak Basauriko artisau-lantegi batek (El Palestino) uztartuko du. Honetaz gain, egindako gozogintza arabiarra eta ekialdekoa (Siria, egiptoarra eta turkiarra) eta Mañeko lantegi mallabiar ezagunaren anis-erroskilak eta euskal pastela uztartuko ditu.

IMMEKO kidea den Djamila eta elkarteko beste emakume bat arduratuko dira establezimendu horretaz. Goizez eta arratsaldez irekiko dute, 22:30ak arte (Asteburuak barne), eta kafeak, infusioak, txokolatea, zuku naturalak eta alkoholik gabeko edari hotzak, granizatuak eta izozkiak zerbitzatuko dituzte udan.

9 IRUZKIN

  1. Guk lagun artean “erueteko” jatetxe bezala ezagutzen ditugu. Zer demontre da “take away” deitze hori? Ingalaterran bizi izan naiz 5 urtez, C2 bat daukat ingelesean, eta nik ez dut “take away” sekula erabili euskeraz aritzean.

    Hauxe dugu gaur egungo kazetaritzaren arazoetako bat, bertako euskalkiko lexikoari uko egiteaz konformatu ez, eta orain ingelesetik berbak hartzen aritzea.

    Kazetariok erantzunkizun handia daukazue euskeraren biziraupen proiektuan, eta ez zenukete kutsadurak normalizatzeko lan egin beharko.

  2. En fin… Nik “WhatsApp” “Patxiiiiiiii” esaten dut. . Entzun beharrekoak. C2 izango duzu eta harro.

    • Aizu motel, “WhatsApp” produktu baten izena da, eta “Patxi”, pertsona izena. Erabili itzazu ganorazko adibideak niri aurka egitea nahi baduzu. “Eraman” aditzarekin “take away”-rekin lortzen den gauza berbera lortu daiteke, eta beraz, ez dago doako anglizismorik erabiltzeko inongo beharrik.

      Askotan pentsatzen dugu euskerak ez duela honetarako edo bestetarako balio, eta kanpotik hartu behar dugula guztia. Sinismen hori faltsua da. Nire haserrea hortik dator. Komunikabideek biderkatu eta zabaldu egiten dituzte edukiak, positiboak zein negatiboak. Horregatik kontuz ibili beharra dago beharrezkoak ez diren kutsadurak lau haizeetara zabaldu ez daitezen.

      Nire goiko adibidea jartzearen helburua oso zehatza da. Manchesterren 5 urtez bizi izan den pertsona batek Euskal Herrira itzuli eta euskeraz mintzatzean “Take away” erabiltzen ez baldin badu, zertarako demonio erabii nahiko du “take away” ingelesa ondo ez dakien jendeak?

      Euskera guk uste baino hizkuntza indartsuagoa, baliotsugoa eta aberatsagoa da. Utzi ditzagun konplexuak alde batera!

      • Ados nago zurekin. Guztiz ados, baina jakin beharko zenuke hitz batzuk mundialak direla eta “take away” txinatar batek, Suediar batek eta edonork ikasketa gutxi batzuekin badaki. Negozioa da eta gustatu ala ez horrela funtzionatzen du dena. Zoritxarrez, “eramateko” hitza ezaguna da baina agian ez dauka “take away”k duen irudia (Pizza, hanburgesa etabar) kasualitatez denda horrek eskaintzen duen janariarekin zerikusia. Gainera, ez dut uste berria idatzi duenak hitz hori erabili duela berak nahi duelako baizik eta horrela definitu dutelako denda ireki behar dutenek. Agian zuk ere autokritika pixka bat egin beharko zenuke eta idazleari errespetatu, bakarrik bere lana egiten ari da ta.

        • Arrazoia duzu, agian gogorregia izan naiz kazetariarekin. Mondraberriko guztiek egiten duten lan aparta kontuan harturik, beste era batean iradoki ditzaket gauzak nik ere. Agur t’erdi.

  3. “erueteko??” “¿¿pa llevar??”, Behintzat ongi idatzi. Ingelesean C2 baina euskaran… tamalgarria.

  4. Oilo Lokiek jakingo dau ba bizkaiera jasue ebalten, batua ebali biherrien. Kazetarixen kontue baino danona ete dan pentsau biheko geuke. Zoritxarrez, Europako markuko C2 horrek ez deutsuaz euskalkixai lekuik emoten, hizkuntza teknikuai baizik. C3 asmatu biher!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen