IMMEk bigarren eskuko arropa salmenta egin du Biterin

0
814

Peruko talde batek bere herrialdeko dantza tipikoak dantzatu ditu.

Emakume Musulmanak Euskal Gizartean Integratzeko Elkarteak bi jarduera egin ditu gaur goizean Biteri plazan. Goizeko 10:00etan bigarren eskuko arropa salmenta batekin hasi dira, bisuteria eta janari dastaketarekin batera. Gainera, Mesedeetako mojen laguntza izan dute.

Bestalde, eguerdiko 12:00etan dantza latinoak izan dira. Peruko talde batek bere herrialdeko dantza tipikoak dantzatu ditu. Arrasatear ugari hurbildu dira erosketak egitera.

IMME Arrasaten sortu zen 2013an, emakume musulmanak gizarteratzeko prozesua errazteko. Elkartea sortu zenetik, honako hauek izan dira helburuak: kultura-aniztasuna bultzatzea, emakume guztientzako konfiantzazko ingurune bat sortzea, eta herritarrak integrazioari buruz kontzientziatzeko proiektuak eta ekitaldiak antolatzea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen