IMMEk bi jarduera egingo ditu azaroaren 12an Biterin

0
164

Emakume Musulmanak Euskal Gizartean Integratzeko Elkarteak bi jarduera antolatu ditu azaroaren 12rako, larunbata, Biteri plazan. Goizeko 10:00etan bigarren eskuko arropa salmenta batekin hasiko dira, bisuteria eta janari dastaketarekin batera. Bestalde, eguerdiko 12:00etan dantza latinoak izango dira. IMMEk arrasatear guztiak parte hartzera gonbidatzen ditu.

IMME Arrasaten sortu zen 2013an, emakume musulmanak gizarteratzeko prozesua errazteko. Elkartea sortu zenetik, honako hauek izan dira helburuak: kultura-aniztasuna bultzatzea, emakume guztientzako konfiantzazko ingurune bat sortzea, eta herritarrak integrazioari buruz kontzientziatzeko proiektuak eta ekitaldiak antolatzea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen