Ikusmen murriztuaren inguruan berri ematen ibili da Begisare elkartea

0
757

Ikusmen murriztuaren inguruan kontzientziatzeko helburuarekin, Begisare elkariteak, karpa jarri du gaur, ekainak 1, Biterin. Begisare elkartearen helburua batetik, ikusmen murriztua duten pertsonei laguntzea da eta bestetik, honen berri ematea. Bigarren helburu honen baitan antolatu dute gaurko ekimena.

Begisare elkarteko zuzendaria den Itxaso Nuinek esan duenez: “Gizartearentzako orokorrean ikusmen murriztuaren kontzeptua oso ezezaguna da. Ematen du batetik, ondo ikusten dutenak edo betaurrekoekin ondo ikusten dutenak daudela eta bestetik ikusten ez dutenak daudela, hori ez da errealitatea. Errealitatea askoz anitzagoa da, errealitatean ikusteko modu asko daude, hori gizarteari aditzera ematea da gure helburua”.

Jendea kontzientziatzeko, teknologiaz baliatu da elkartea eta adibidez, errealitate birtualeko betaurreko batzuekin, gaitz ezberdinak nola ikusten diren simulatu dute. Itxasok hauen funtzionamendua azaldu digu: “Betaurreko hauek erabiltzen ditugu, mobileko aplikazio batekin non sintoma ezberdinak agertzen diren. Pertsona bakoitza mundu bat da eta bakoitzak modu ezberdin baten ikusten du, baina hor gutxi gora behera sintoma batzuk daude gaixotasunaren arabera”.

Kamisetak eta txapak ere erabili dituzte, txapetan “ikusmen murriztua dut” jartzen du eta horiekin, ikusmen murriztua normalizatu nahi dute gizartean. “Gu bistaratzea da txaparen helburua, begietan ez baitzaigu antzematen eta askotan, egiten ditugun gauzen aurrean eta laguntzaren aurrean, ulertezina sortzen da”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen