Ikusmen murriztua duten pertsonen gizarte-ulermena hobetzeko kanpaina Arrasaten

0
1836

Retina Euskadi Begisarek ikusmen murriztua duten pertsonen bizitzaren ikusgarritasuna eta gizarte ulermena hobetzeko kanpaina bat abian jarri du. Ekimen hau Ikusmenaren Mundu Eguna dela eta egingo da, eta helburua da ikusmen murriztua duten pertsonek behar dituzten laguntza eta errespetua jasotzeko gizartearen kontzientzia piztea.

Kanpainaren barruan, Arrasaten hainbat adierazpen libreko guneetan kartelak jarriko dira. Horrez gain, urriaren 9an, Kulturatean pankarta bat zintzilikatuko da, “Hemen kontutan dugu” lelopean. Arrasateko bazkideek eta elkartzeko prest dauden herritarrek 12:00etan argazki solidario bat ateratzeko aukera izango dute.

Garrantzitsuenetako bat, aurtengo berrikuntza, ETB 1 eta ETB 2 telebista kateetan zabaldutako spota izango da. Bertan, ikusmen murriztua duten pertsonek nola ikusten duten simulatzen da, tunel-ikusmena, fotofobia eta ikusmenaren galera bezalako sintomak ezagutzeko aukera emanez. Helburua da ikusmen murriztua dutenen eguneroko bizitzan sortzen dituzten zailtasunak helaraztea eta herritarren enpatia lortzea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen