‘Ikus nazazu’ jaialdia ospatu da Biterin eta Seberon

0
442

‘Ikus nazazu’ jaialdia ospatu da gaur goizean eta eguerdian Zaldibar eta Biterin. Bertan, txapa batzuk saldu dituzte borondatearen truke. Jaialdi hau, Seberon eta Biterin ospatu da nagusiki: “Jaialdi hau, BEGISARE elkartekoei laguntzeko antolatu dugu”.

Ikusmen murriztua duten pertsonentzat funtsezkoa da ikusmen urritasuna zer den ulertzea eta “Ikusmen Murriztua Dut” sinboloarekin erlazionatzea beraien bizi-kalitatea hobetzeko. Erretinosi pigmentarioa, makula-endekapena, glaukoma… dira ‘ikusmen baxua’ esaten zaiona sortzen duten gaixotasunetako batzuk. Ikusmen-defizit hori duten pertsonek, biztanleriaren ehuneko bik, gutxi gorabehera, lausotuta ikusten dute, edo ikusmen-eremuaren zati bat galdu dute, edo kontrastea, edo koloreen aldaketa.

Izan ere, ikusmen murriztua duen pertsona batek nola ikusten duen ulertzea zaila suerta daiteke. Ezagutza-ezagatik, ikusmen akatsak ugariak izan daitezkeelako eta ikusmen galera maila ezberdinetan adierazi daitekeelako. Elkarteak garatu dituen Tengo Baja Visión eta Tengo Baja Visión VR doako aplikazioek ikusmen murriztua duen pertsona baten lekuan jartzeko aukera ematen dute.

Honen harira: “Sentsibilizazioari dagokionez, gure lana nekaezina da. Osasun-arretan egon gaitezke, laguntza optikoak eta psikologikoak izan ditzakegu, baina gizarteak ez badu ulertzen zer gertatzen zaigun, oso oztopo handia izango dugu kalera irteteko, moldatzeko eta harremanak izateko orduan, eta horrek etxean geratzea ekarriko digu”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen