Beheko testua eta kartela: Ekin Emakumeak, AED eta Txatxilipurdi / Argazkia: Zientzia Kaiera.
Abenduaren 1ean emango diogu jarraipena TXERTOA.EUS zikloari Euskalgintzak IKT eta aisialdi birtualean dituen erronkak hizpide hartuta. Lau izango dira hizlariak:
- Igor Leturia (Elhuyar)
- Olatz Artola (AZK)
- Maitane Jungitu (Game Erauntsia)
- Aiora Mujika (youtuberra)
Saioa Kulturaten bertan jarraitu ahal izango da, 18:30ean, baina streaming bidez ere igorriko dugu Goiena.eus webgunetik. Bestalde, Game Erauntsia kolektiboak abian daukan “#3000 twtiz” ekimenean ere sartuko da solasaldia eta, horrenbestez, twitch plataformaren bitartez ere jarraitu ahal izango da.
