Ikertaldea oinarri, gerrako umeek aitortza jaso dute [Bideoa: Intxorta 1937]

0
480

Demokraziaren aurkako estatu-kolpearen ondorioz, 1936an gerra piztu zen, eta Arrasateko nahiz Gipuzkoako milaka ume erbesteratu behar izan zituzten.

Argazkiak: Intxorta 1937.

Deserria sufritu zuten pertsona hauei guztiei omenaldia egin zitzaien zapatuan Donostiako Kursaalen.

Goiko argazkian: Omenaldiaren uneetako bat.

Bertan parte hartu zuten, besteak beste, Intxorta 1937 elkartea, ikerlan taldea barne, eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Goiko argazkian: Ikertaldea.

Omenaldira bertaratu ahal izan ziren 117 gerrako umeri lamina bana oparitu zitzaien, hain zuzen, Iñigo Arregi eskultore arrasatearrak eginikoak, eta ekitaldi hunkigarria izan zen.

Goiko argazkian: Fabian Salvioli (Egia, Justizia, Erreparazioa eta Ez Errepikatzeko Bermeak sustatzeko Nazio Batuen errelatore berezia) eta Juan Ramon Garai (Intxorta 1937ko ikerlari).

Oraindik bizirik dirauten 80 gerrako umeek euren etxebizitzetan jasoko dute lamina oroigarria.

Goiko irudian: Iñigo Arregi eskultore arrasatearrak egindako lamina, omenduek jasotzekoa, eta ‘Egiarekin topaketa’ izenekoa.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen