Iker Zubizarretaren ‘Eliza mendian’ argazkiak irabazi du Mondraberri Lehiaketa

0
1023

Beheko lehen argazkia: MB artxiboa.

Gazte arrasatearrak, Udako Mondraberri Argazki Txapelketara aurkeztean, ondorengoa azaldu zuen: “Dolomitetako lehen uneetan ikusitako parajea eliza bat zegoen  mendi ikaragarri horiei begira, beraz elizari argazkia ateratzeko buelta eder bat eman genuen azkenean nahi izandako argazkia lortu arte”.

Argazkilaritzaren munduan ‘Zu2pic’ bezala ere ezaguna da, eta txapelketa hau irabazi duenez, bi pertsonendako Larriñetxeko afaria irabazi du.

Aipatu behar da ere Iker Zubizarretak aurtengo ‘Berria’ren Udako Argazki Txapelketa irabazi duela, ondoko argazkiarekin, ‘Ekaitza, esne bidea eta ilargia’ izenekoa:

Hori gutxi ez eta arrasatearrak aurten ere Goienako Udako Argazki Txapelketa irabazi du, Dolomitetan egindako beste irudi batengatik. 2020an Mondraberriko txapelketa irabazi zuen ‘Udalaitz egunsentian’ argazkiarekin.

Mondraberriko lehiaketara itzuliz, 2023ko lehiaketako bigarren saritua ‘Gosaria 6150 metrora Lenin-eri begira’ argazkia izan da, Mikel Ansolarena. Irudia Pico Lenin delakoaren (7.126 metro) azken kanpamenduan egina da.

Eta hirugarren postuari dagokionez, Gaizka Unzuetak lortu du ‘Normandiako hondartza’ argazkiarekin. Azpimarratzekoa da aurtengoan ere argazki ederrak aurkeztu direla txapelketara.

Halaber, parte-hartzaile guztiei atzerapenagatik barkamena eskatzen diegu eta eskerrak ematen dizkiegu euren lanak aurkezteagatik, jarraitu argazkilaritzaz gozatzen!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen