Iker Martinez & Zaldi Herrenek disko berria aurkeztu dute Irati Topalekuan

0
1423

2017an argitaratu zuen Iker Martinezek debuteko diskoa ‘Itzalen munduan’ izenpean, eta ‘Lurralde berriak’ azken honetan Zaldi Herrenak banda izan du lagu.

Iker Martinez & Zaldi Herrenek disko berria aurkeztuko dute Iratin Topalekuan. Martinezek Bakarkako bidean argitaratzen duen bigarren emaitza da “Lurralde berriak” izeneko lana, eta  Almehuna diskoetxearen babesean ikusi du argia. 2017an argitaratu zuen Iker Martinez-ek debuteko diskoa “Itzalen munduan” izenpean, eta honakoan Zaldi Herrenak banda izan du lagu. Lehen diskoan agertzen ziren doinuetatik aldendu da Iker Martinez, disko rockeroago bat plazaratuz.

Irati tabernaren agendak beteta jarraitzen du, eta otsailean zehar hainbat ekitaldi ospatua dira Olarteko topagunean:

  • Otsailaren  6an, osteguna,  txotx eta afaria ospatuko dira, sagardotegian bezala baina Ferreriasen bertan, 28 euroren truke, 20:30etik aurrera.
  • Otsailaren 15ean, larunbata, Arrasateko Assata taldeak dantzaldia-kontzertua eskainiko du, ‘Dantzatu madarikatuok!’ diskoa aurkeztuz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen