Ikasle ohiek 1964-65eko ‘Batxi’ko 4. mailaren bukaeraren urteurrena ospatu dute

0
3143

Argazkia: Topaketaren antolakuntza.

Ospakizuna atzo egin zuten, 61. urteurrenean, eta hartara 13 lagun elkartu ziren Arrasaten, egun animotsu batean gozatuz.

Hasteko parte-hartzaileentzat ongietorri apiritibo bat izan zen, ondoren txikiteoa egin zuten hiriaren erdialdeko tabernetatik, baita etorkizunerako oroitzapen argazki bat ere, eta bazkaria Arrasateko jatetxe ospetsu batean ospatu zuten.

Postreetan ikasle garaiak oroitu zituzten, anekdotak eta gaztaroko esperientziak gogoratuz, eta bukatzeko, ohi dutenez, abesti gustukoenei errepasoa egin zieten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen