Ikasle Abertzaleek formakuntza egingo dute “jaiegun arrotzean”

0
228

Hitzaldia, asanblada irekia eta pikoteoa izango dira Gaztetxean bihar, espainar estatuko Konstituzioaren egunean.

Kartela: IA

“Espainiako Konstituzio eguna jaiegun arrotz gisa ulertzen dugu” adierazi dute Debagoieneko Ikasle Abertzaleek.

“Honen aurrean, formakuntza politikorako zein aisialdirako tartea izango dugu Arrasateko gaztetxean” goiz eta eguerdian. Hona hemen aurrera eramango diren ekitaldiak:

11:30ean hitzaldia: ‘Espainiako trantsizioaren nahiz Konstituzio espainiarraren fartsa, eta faxismo berriak aztergai’.

12:30ean asanblada irekia

14:00etan pikoteoa

“Animatu bertan parte hartzera!”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen