Ikasle Abertzaleak-ek salbuespenezko neurriak eskatu dituzte DBH eta Batxilergoko ikasleentzat Covid-19aren ondorioz

0
670

Arrasateko Ikasle Abertzaleok, egoera honi aurre egiteko asmoz, Ikasle Abertzaleak-ek aurrera atera duen programa aprobetxatuz eta hau herriko ikasleon egoerara egokituz, gure interesak batzen dituen eskaera egin diegu Gaztelupe eta Institutuko zuzendaritzei.

Testua eta kartela: Ikasle Abertzaleak.

Jarraian zuzendaritzari bidalitako testua:

“Egun hauetan bizitzen ari garen egoera honek eragin zuzena du langile klase osoan, baita ikasleongan ere. Izan ere, egoera honek, bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleongan ere zuzenean eragin du. Presio honi guztiari gure etorkizunarekin zer gertatuko den ez jakitea ere gehitu behar zaio. Horrek izugarrizko estresa eragin dezake ikasleongan; batez ere beraien etorkizuna kolokan jartzen ari diren horiengan. Honen erantzuleak gobernuko hezkuntza saila zein ikastetxetako irakasle zein zuzendariak dira.

Are gehiago, kontuan hartu behar dira ikasleen gaitasun materialak (ordenagailu edo internet eza, Wi-Fi-arekin arazoak…), etxe bakoitzean desberdinak izan daitezkeenak, baita ikasi ahal izateko testuingurua ere; kasu askotan zailtasun handiak egon daitezke etxean ikasi ahal izateko.

Horregatik, Arrasateko Ikasle Abertzaleok ikastetxeetako zuzendaritzei exijentzia batzuekin gatozkizue ikasleon osasuna zein interesak ahal den heinean bermatzeko.

  • Erabat beharrezkoa den edukia bakarrik ematea. Batxilergoko lehenengo mailaren kasuan eta DBH-ko kasuan, soilik eduki garrantzitsuena eman beharko litzatekeela deritzogu. Bigarren mailaren kasuan, berriz, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (lehenagoko Selektibitatea) uztailean egin behar denez beharrezko edukia bertan sartzen dena bakarrik izan beharko litzateke.
  • Ikasleok ebaluatzeko irizpideak egoerara egokitzea. Beharrezkoa iruditzen zaigu klaseak behar bezala eman eta edukiak behar bezala jorratu ezin direnez, ebaluatzeko modua ere zailtasun hauekin bateragarria izatea, hots, hirugarren hiruhilabete hau malgutasun handiagoz hartzea.
  • Lan karga murriztea. Lotsagarria iruditzen zaigu egoera honetan dugun lan karga handia. Nahiz eta irakasleek klase presentzialetan egiten dugun lan kantitatea berbera dela dioten ikasleoi denbora gehiago suposatzen digu zeren eta klase presentzialetan klasean lanak egiten genituen eta gero etxerako bukatu ez ditugun lanak edo beste lan batzuk egiten genituen eta orain berriz goiz guztian askotarako balio ez duten bideodeiak egiten ditugu eta gero lan guztiak arratsaldean egin behar izaten ditugu. Kontuan hartuz irakasle bakoitzak bere erara moldatu duela egoera, eta ikasleok guztietara moldatu behar garela.

Hau dela eta, guk, ikasleok, ikastetxeko zuzendaritzari negoziazio mahaia sortzea exigitzen diogu ikasleon interesak bermatzen direla ikusteko.

Argi daukagu une honetan hezkuntza sistemak ez dituela ikasleon interesak defendatzen eta ikasleon intereseko hezkuntza lortzeko forma bakarra antolakuntza eta borroka dela. Guk argi daukagu gure eginbeharra zein den, Euskal Eskola Nazionala lortu arte borrokan jarraituko dugu.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen