Ikama eta Gazte Feministek A25eko ekitaldi batzuetara deitu dute

0
581

Kartela: Gazte Feministak eta Ikama.

Bi erakundeek adierazi dutenez “Azaroaren 25a, ikasleontzat, mobilizaziorako eta aldarrikapenerako eguna da. Gureganako indarkeria oro desagerrarazteko eguna”.

Gaitzetsi dutenez “indarkeria hau, modu bortitz batean azaleratzen da hezkuntza sisteman. Izan ere, “gizonek diseinatutako” hezkuntza eredu batean, “arau horietatik kanpo bizi garenontzat, ikastetxeak guretzat ez dira espazio bizigarriak”.

Horregatik, Institutuan eta Gaztelupen klase etenak eskatu dituzte, ikasleak mugimendu feministak deitutako mobilizazioetan parte hartzera deituz.

Bi erakundeek adierazi dutenez “Gaztelupen ez digute klase etenak egiten utzi, guk abiatutako prozesua modu zuzenean egin dugunaren konbentzimenduz, zuzendaritzaren jarrera salatu nahi dugu”.

“Ikasle guztiek mobilizatzeko aukera izan dezaten, honako deialdietan parte hartzera deitzen ditugu: 10:30ean Gaztelupeko 0. pisua, 12:00etan Herriko plazan eta 19:00etan Seber Altuben”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen