Ostiral honetan, martxoak 26, III. Pandero jaialdia ospatuko da Amaia Udal Antzokian, arratsaldeko 18:30ean. Emanaldia bi zatitan banatuko da.
Lehenengo Neomak taldeko kide arrasatearrak igoko dira eszenatokira: Irati Gutierrez, Amets Ormaetxea eta Leire Etxezarreta. Solasaldia Maider Osak gidatuko du.
Jarraian Trikitixa Eskolako ikasleen txanda izango da. Taldeka oholtzara igoko dira panderoa jotzera.