Ihes bidea eta Beldur etxea Gaztelekuan izan dira asteburuan

0
640

Ekin Emakumeak elkarteak, Doke Antzerki Eskolak, Amaidolua elkarteak, TTAK gazte taldeak, Ibai Arte elkarteak, Txatxilipurdi Elkarteak, Arrasateko Udal Ludotekek zein Gaztetxokoek elkarlanean Gaba Beltza jaialdia heldu da Arrasatera.


Antolatu dituzten jardueren artean, asteburu honetan Gaztetxokoen eskutik, 12 urtetik gorako nerabeentzako, ihes bidea eta beldur etxea antolatu dute Tren geltoki zaharreko Gaztelekuan. Asteburu osoan zehar gazte ugari hurbildu dira beldur etxean gozatzera eta beldurra pasatzera.

Hurrengo ekitaldiak

Urriaren 31a, egun berezia izango da. Arratsaldeko 18:00etan hasita, Arimen biltzarra egingo dute Arrasateko kaleak girotuz. Biteriko plazan hasi eta Monterronera ibilbide bat egingo dute Ilargitxo eta bere lagun kukumarruekin. Antolakuntzatik, herritarrak animatzen dituzte Kukumarroz edota baserritarrez jantzi eta kalera ateratzeko, guztion artean herria alaitu eta jai giroan gozatzera.

Honen ostean, EKIN emakumeen eskutik, Bizitzaren jaia egingo da 21:00etan hasita Sonyaguar Fuegoren eskutik. Berau, Pablo Uranga 4 helbidean gauzatuko dute. 16 urtetik aurrerako emakume* eta genero disidenteentzako espazioa izango da.

Eguna amaitzeko, TTAK Gazte taldearen eskutik, Gaztetxean 22:30ean hasita, herritar guztientzat, DJ-ak egongo dira; DJ Karapaixo, DJ Expuela eta DJ Pibikens. Sarrera doakoa izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen