Igerilekuko berritutako aldagela gaur ireki da, bestea “abuztuaren 19an”

0
722

Beheko testua eta argazkia: Arrasateko Udala.

Musakolako igerilekuko aldageletan egin diren hobetze eta mantentze lanak amaitzear daude, eta gaurtik aurrera erabilgarri egongo da mutilen aldagela. Emakumeen aldagela, berriz, abuztuaren 19tik aurrera irekita egotea aurreikusten du Udalak.

Aldageletako zorua berritu da, egoera txarrean baitzegoen, eta, lan horiek, kirol instalazioak hobetzea eta erabiltzaileei zerbitzu hobeago bat eskaintzea ekarriko dute. Obrak egiten uztailean hasi ziren, barruko igerilekuaren udako etenaldia aprobetxatuz, eta datozen egunetan amaituko dituzte.

Gaurtik aurrera, beraz, gizonen aldagelak erabilgarri egongo dira kanpoko igerilekuko erabiltzaileentzat. Baina astebetez atzeratuko dira emakumeen aldageletako lanak eta saunara bidean egiten ari diren konponketak.

Ondorioz, saunara bidea konpontzen den bitartean, sauna itxita izango da eta ezingo da mutilen aldagelako atzeko atea erabili. Aipatutako zati hau, abuztuaren 14an irekitzea aurreikusten da. Emakumeen aldagelak, ordea, itxita jarraituko du abuztuaren 19ra arte, zorua erabat konponduta egon arte. Bitartean, kantxako aldagelak irekita jarraituko dute, orain arte bezala.

Errugbi zelaiko berritze lanek aurrera jarraitzen dute
Mojategiko errugbi zelaia hobetzeko ere aprobetxatu du uda Arrasateko Udalak, kirol taldeen jarduna eteten den garaia. Dagoeneko lanen zati bat aurreratu bada ere, zelaiaren eraberritzeak denbora gehiago eskatuko du, eta, ondorioz, lanak irailean zehar amaitzea aurreikusten da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen