Igamo Packaging taldea Espainiako kopan lehiatu da Pontevendran

0
449

Testua: Lokatza Ziklismo Eskola.

Beste asteburu batez, Igamo Packaging taldeko emakumeek, kadete eta jubenil mailako Espainiako kopan lehiatu dira. Asteburuan Pontevedran izan dira, kopako hirugarren proba puntuagarrian parte hartzen, Noja eta Beasaineko ziten ostean. 

Guztira taldeko bost txirrindulari izan ziren Rias Baixetan ospatutako lasterketan, Estatu osotik joandako talde eta txirrindulari onenekin batera, Igamo Packaging taldeak irudi eta emaitza politak lortu zituen. Eguneko lehen lasterketan, kadeteena, hiru ordezkari izan ziren Arantxa Anduaga, Itxaso Askasibar eta Maddi Oleaga. Hirurak, lasterketa amaitzea lortu zuten. Aipagarriena, Askasibarrek lortutako 13. postua eta honekin sailkapen orokorrean 15. posturaino aurreratzen da. Gainera, Igamoko neskek taldeka 10. postua lortu zuten. 

Ondoren, jubenilen txanda izan zen. Igamo taldeak bi ordezkari aurkeztu zituen, Itxaso Plaza eta Edurne Ormaetxea. Plaza lehen tropelean iritsi zen A Porteliñako mendatea onenekin batera pasatuta eta Ormaetxea, bigarren tropeltxoan iritsi zen. Hurrenez hurren, 14 eta 24. postuak erdietsi zitutezten eta sailkapen orokorrean ere pausu bat aurrera eman dute. Itxaso Plazak 14. posturaino eta Edurnek 36. posturaino igo dira sailkapen orokorrean.

Espainiako kopan, hurrengo zita Leonen izango dute apirilaren 22an, baina aurretik, Lea Artibai txallengean lehiatu dira apirilaren 14 eta 16 bitartean. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen