Ibai Murgia gaztea bere ibilbide musikala bakarka ere egiten hasi da

0
1928

Arrasateko sortzaile gaztea Murgia&Arregi eta Zentzu Okerra proiektuetan ari da, eta Iratirekin ere bikoa osatu izan du. Gainera, bere kabuz apirilean Klabo Oxidadoren ‘Noraezean galduta’ bertsionatu eta sareratu du. Horrela eskerrak ematen dizkie “nire egunerokoan aurrera egiten lagundu eta laguntzen ari zareneten guztioi”. Ostiralean Legazpin ariko da.

Goiko irudia eta bideoa: Ibai Murgia.

Ibaik 2022 urtean ekin zion musika ibilbideari, eta Oñati-Arrasateko Zentzu Okerra taldean punk-oi! jorratzen du.

Gainera, Mallabiko Arregi lagunarekin abesti akustikoak egin izan ditu, Murgia&Arregi bikote gisa.

Iratirekin ere bikoa osatu izan du, 2024ko San Isidrocken esaterako, Txinato tabernaren kanpoaldean.

Hortaz gain, duela gutxi bakarkako ibilbideari ere ekin dio, Klabo Oxidado taldearen ‘Noraezean galduta’ kantuaren bertsioa eginez.

“Klavo Oxidado taldeari omenaldi xume bat eskaini nahi izan diot bertsio honen bitartez. Haien soinu gordina eta mezua nire erara landu ditut, errespetuz eta pasioz”.

Bertsioaren grabaketa eta portada Ibaik berak egin ditu, eta “bihotzetik irten zaidan ekarpen txiki bat besterik ez da”.

“Hau, nire bizitzaren isla zuzena delako grabatu dut, bereziki horrek bultzatu dit kantu hau bertsionatzera, ispiluan neure burua antzemango banu bezala”.

Halaber, gazte arrasatearrak eskerrak ematen dizkie “nire egunerokoan aurrera egiten lagundu eta laguntzen ari zareneten guztioi”.

Halaber, sortzaile gazteak “herriko jende gehiago musika egitera” animatzen du, izan ere, “musika barik bizitza bat eramatea zaila da, bertan emozioak bilatu ahal dituzulako, edota mezu oso interesgarriak”.

Ibai ostiral honetan, apirilaren 24an, Legazpiko I. Gazte Festetan emango du kontzertua, eta jaialdi berean bi arrasatear gehiagok parte hartuko dute: Garazi eta Amaiur Barrena Urrutikoetxea. Arratsaldeko 19:30ean eta 20:30ean hurrenez hurren.

Murgia&Arregi Youtuben

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen