Ibai-Arteren Merkataritza Berdearen Asteak 50 saski zozkatuko ditu

0
1680

Collagea: MB artxiboa / Kartela eta beheko testua: Ibai-Arte.

Irailaren 15etik aurrera, Ibai-Arte Merkatarien eta Zerbitzuen Elkarteak Merkataritza Berdearen Astearen edizio berri bat jarriko du martxan. Ekimen sendoa da, eta Arrasateko merkataritzak eta zerbitzuek jasangarritasunarekin eta ingurumenarekin duten konpromisoa erakustea du helburu.

Irailaren 15etik 25era bitartean, bezeroek Debagoieneko edo 0km-ko produktuekin egindako 50 saskiren zozketan parte hartu ahal izango dute. Parte hartzeko, irailaren 25a bitartean Arrasate Txartelarekin erosketak egin besterik ez duzu edo Arrasaten egindako erosketen tiketen argazkiak 688 734 149 WhatsApp zenbakira bidali.

Parte hartu gurekin eta zorte on!!

Sari banaketa irailaren 27an, larunbatean, egingo da, 13:15ean, Herriko Plazan, herritarrei irekitako ekitaldi batean.

Kanpaina honekin, Ibai-Artek kontsumo arduratsu eta jasangarriarekin duen konpromisoa indartzen du, Arrasateko saltoki txikiak motor ekonomiko gisa eta, aldi berean, agente aktibo gisa jarriz ingurunea gehiago errespetatzen duen eredu baterako trantsizioan. Ekimenak hausnarketarako gonbita ere egin nahi du, erosketa lokal, jasangarri eta zero kilometroko produktuen alde egiteak duen garrantziaz, eta eraiki nahi den merkataritza eta herri ereduaz.

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin. 

*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen