Ibai-Arteren eskutik ‘Silvia Marsó Blues & Roots’ ikusteko aukera

0
375

“SILVIA MARSÓ, BLUES & ROOTS” antzerki musikatua ikusteko aukera izango dugu Arrasaten eta Ibai-Artek emanaldirako 100 sarrera jarriko ditu bezeroen eskura.

Testua: Ibai-Arte.

Silvia Marsók musikan debuta egingo du, Del Toro Blues Band taldearekin batera proiektu liluragarri bat sortuz: Blues & Roots, musika beltzaren ariman barrena egindako ibilbidea. Madrilen bira arrakastatsua egin ondoren, antzerki ikuskizun musikal hau Arrasaten izango da apirilaren 23an. Silvia Marsó antzerkian, zineman eta telebistan sendotutako aktorea da, eta Del Toro Blues Band musika talde ospetsuarekin bat egin du artistikoki.

Ikuskizun honek musika eta antzerkia uztartzen ditu, eta mundu osoko intelektual eta artistak, tartean Federico García Lorca, sutsuki erakarri zituen musika beltzaren ariman barrena egindako ibilbidea da, Marsó zuzendari, antzerkigile, konpositore eta
abeslariaren eskutik.

Antzerkia apirilaren 23an da, igandean, 19.00etan, Amaia Antzokian. Hau dela eta, Ibai-Artetik, apirilaren 14ra bitartean antzerkia ikusteko 50 sarrera bikoitz zozketatuko ditugu gure bezeroen artean.

Zuk ere sarietako bat nahi baduzu, parte hartu! Sarrera bikoitzak lortzeko ordain itzazu zure erosketak Arrasate Txartelarekin edo/eta erosketa-ticket baten argazkia bidali 688734149 WhatsApp zenbakira.

Sarrerak irabazten badituzu, apirilaren 17 edo 18an Altuna Lurrindegitik igaro besterik ez duzu egin behar, merkataritza-ordutegian, sarrerak jaso eta esperientzia honetaz gozatzeko.

Parte hartu eta zorte on!!

Sarrerak erosteko aukera ere badago, sarrerak erosi nahi badituzu pasa Altuna Lurrindegitik zuzenean eta eskuratu zurea.

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen