Azaroaren 27an, Herriko Plazan ospatuko den modelo desfilean parte hartu nahi baduzu bidali mezu bat 688734149 zenbakira. Ibai-Artetik azaroaren 27rako moda desfile bat antolatuko du eta modelo bila dabiltza. Desfilerako, 6 gizon, 6 emakume eta 6 ume behar dira: “Animatzen? Hala bada idatzi 688734149 zenbakira.Desfile batean parte hartzean zer sentitzen den jakiteko irriki izan baduzu inoiz, hauxe da zure aukera. Nork jakin, agian pasarela zuretzat egina dago. Nolanahi ere, arratsalde desberdin eta dibertigarria pasatuko duzula ziurtatzen dizugu. Anima zaitez eta parte hartu egun bateko modelo izateko ekimen honetan. Zure laguntza behar dugu!”.
Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin. Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira