Ibai-Artek II. Mariatxi Festa antolatu du maiatzaren 20rako

0
374

Beheko testua eta kartela: Ibai-Arte

Maiatzaren 20rako Ibai-Artetik II. Mariatxi Festa antolatu dugu bi emanaldirekin: bata, eguerdian, Duo Imperialekin, 13.00etan, Otalora Lizentziaduna kalean, Txoko tabernaren parean, eta bestea, 19:00etan, Los Tenanpas taldearekin, Herriko Plazan.

Hala, eguerdian, Duo Imperial bikoteak, bermuta girotuko digu askotariko estiloekin. Reynaldo Caballero kubatarrak eta Izaskun Goizueta Nafarrak, garai guztietako musikarekin girotuko digute larunbatean.

Gero, arratsaldean, Los Tenanpas taldeko Artuch familiako hiru gizonezkoen ahotsen indarraz gozatu ahal izango dugu, akordeoi batez eta kalitate musikal handiko sekuentziez lagunduta. Gainera hirukotea Mariachiko tronpetez lagunduta etorriko da benetako mexikarrak eta arrantxerak tronpeta doinuan eskaintzera. Zatoz Nafarroako mariatxirik onenetako bat ezagutzera!

Zatoz Arrasatera eta bizi gurekin II. Mariatxi Festa!

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen