Ibai-Artek hasiera eman dio gaur neguko Merkemerkauari

0
323

Ibai-Arte Arrasateko merkatarien elkarteak neguko Merkamerkauari hasiera eman dio gaur arratsaldean. Elkarteko 25 dendek hiru egunez eskaintza onenak aterako dituzte kalera. Gaur, osteguna, eta bihar, ostirala, ordutegia 16:30etik 20:00etara izango da, eta larunbatean, ordutegi jarraituan, 10:00etatik 20:00etara.

Gainera, larunbaten, Ibai-Artek, haur eta gazteentzako atrakzioak jarriko ditu Maiatzaren Bata plazan, Herriko plazan eta Seber Altuben: txirrista puzgarria, super-jumpinga, hutserako jauzia, zezen mekanikoa, giroskopioa, haur-tragabola,… Ordutegia goizeko 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara izango da

Aurten stock azokan parte hartuko duten saltokiak eta beraien kokalekuak hauek izango dira:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen