Ibai-Artek Gabonetako egitarau oparoa prestatu du aurten ere

0
977

Arrasaten erosketak egiten dituzten bezeroen artean Eguberritako 50 otar zozkatuko ditu. Gainera, 9 kultur-ekitaldi antolatu ditu, gehienak Biteriko karpan egingo direnak.

Kartela eta beheko testua: Ibai-Arte.

Dagoeneko aurreratu dugun bezala, erosketak Arrasaten burutzen dituzten bezeroen artean urteroko Gabonetako 50 otzara zozketatuko ditugu. Zozketan parte hartzeko, aukera desberdinak daude: erosketak Arrasate Txartelarekin ordaindu, ibaiarte.eus webgunean zure helbide elektronikoa utzi, erosketa-txartel baten argazkia bidali WhatsApp 688734149 zenbakira edo gure Instagram edo Facebookeko kontuetan partekatu gure otzaren argitalpena. Norberak erabaki dezake modu batean edo denetan parte hartu Otarre hauen banaketa abenduaren 19an egingo dugu, arratsaldeko 19.15etik aurrera, Biteri Plazan kokatuko den karpan.

Gainera, Biteri plazan Udalak jarriko duen karparen barruan eta Amaia Antzokian, hainbat jarduera egingo ditugu adin guztietako jendearentzat. Hau da Ibai-Artetik prestatu dugun programazioa:

  • Abenduak 19, Panoli Kabareta ikuskizuna (Ganso&Cia) Biteri Plazako karpa 18.00
  • Abenduak 19, Otzara eta euskaraldiko sari banaketa Biteri Plazako karpa 19.15
  • Abenduak 26, Big-Band (musika ikuskizuna) Amaia Antzokia 19.00
  • Abenduak 28, Haurrentzako tailerrak eta jolasak (Txatxilipurdi) Biteri Plazako karpa 12.00
  • Abenduak 28, Sarrabete (musika ikuskizuna) Biteri Plazako karpa 18.00
  • Abenduak 29, Bizi-Bizi zirkua (Kiki,koko eta Moko pailazoak) Biteri Plazako karpa 12.00
  • Abenduak 29, Musika eta jolasak ingeleses (Kids&Us) Biteri Plazako karpa 18.00
  • Abenduak 30, Aztikeriak (Tor ta Txoborro magoak) Biteri Plazako karpa 12.00
  • Abenduak 30, Los Killos (musika ikuskizuna) Biteri Plazako karpa 18.00

Emanaldietarako edo ekimenetarako sarrerak doan eskuratu ahal izango dira zuzaraguretxertoa.eus webgunean, sartu eta eskuratu zureak!

Eta laster gainera, erosketen unean Erregeetako loteria-txartelak oparitzen hasiko gara bezeroen artean. Aurtengo zenbakia 44818 da.

Gogoratu baita ere, erosketa unean Arrasate txartela erabiliz gero, fidelizazio sistema atxikituta dauden saltokietan hurrengo erosketarako deskontuak izango dituzula.

Etorri Arrasatera eta gozatu Gabonez, badakizu, Arrasateko dendetan denetik eta guztiontzat!

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira.

ibaiarte.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen