Ibai-Artek, Ezkiña Tabernarekin elkarlanean, Barbakoa festa egin du

0
1647

Barbakoa Festa bat ospatu da gaur Arbolapetan. Kontsumitzeagatik, txorizo, txistorra, txerri-saiheski edo hirugihar pintxoa oparitu dira.

Asier Antiak sukaldaritzarako eta brasa menderatzeko duen talentuaz gozarazi ditu arrasatearrak. Oraingo honetan, Ezkiña tabernak, Arrasateko harategiek (Azpilikueta, Landaluze, Otamendi eta Saburdi) eta Ibai-Artek indarrak batu dituzte Geraldine
handiaren Bossa Nova musika onarekin girotutako ekitaldi ahaztezin bat egiteko, eta ‘HÓ BÁ LÁ LÁ’ lana eskaini du.

Guztira, 150kg-tik gora jenero, 1.200 pintxotik gora, guztiontzako txorizo, txistorra, txerri-saiheski eta/edo hirugihar pintxoak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen