Ibai-Artek Aspaceko lagunek egindako saski eta lanparak jarriko ditu bezeroen eskura

0
72

Testua: Ibai-Arte.

Martxoaren 20a bitartean, Ibai-Artetik, besteak beste Xabik, Juan Luisek, Asierrek, Estebanek, Soniak, Anak, Donatok, Mikelek, Sistik, Estik, Elisabethek, Vanesak, Nereak, Josunek, Luisek eta Liernik egindako neurri desberdinetako saskieta lanparak jarriko ditugu gure bezeroen eskura. Nola?

Oso erraza! Zozketan parte hartzeko, Arrasaten erosi behar duzu Arrasate Txartelarekin, ibaiarte.eus webgunean zure helbide elektronikoa utzi, erosketa-txartel baten argazkia bidali WhatsApp 688734149 zenbakira edo gure Instagram edo Facebookeko kontuetan partekatu gure argitalpen hau. Zozketa guztietatik zeinetan parte hartuko duzu? Denekin ausartzen zara? Zeuk erabaki!

Opari hauen banaketa martxoaren 20an egingo dugu, goizeko 9etatik eguerdiko 14etara bitartean. Aspaceko lagunak Arrasateko Udalak antolatutako Baserritarren Azokan postu bat jarriko dute eta ordutegi horren barruan dauden produktuetatik gehien gustatzen zaizuna aukeratu dezakezu.

Gainera, Baserritarren azokan produktu gehiago erakutsiko dituzte, beraz, gerturatzeko eta zure saskia eskuratzeko aukeraereizango duzu!

Parte hartu eta zorte on!!

#aspacearrasate #ArrasatekoMerkataritzaTxikiaBabesten #ArrasatekoOstalaritzababesten #NikArrasaten #IbaiArte

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen