Argazkia: MB artxiboa / Kartelak eta testua: Ibai-Arte.
Ibai-Artek “Arrasateko Merkataritzaren Jaia” kanpaina jarriko du martxan martxoaren 6tik 29ra. Ekimen horren helburua herriko merkataritza dinamizatzea, saltokietan erosketak sustatzea eta herrian jai giroa sortzea da.
“Nik Arrasaten!” lelopean, saltokiek beren erakusleihoak apainduko dituzte globo serigrafiatuekin, kanpainaren lehen egunetik ospakizun giroa kaleetan sumatu dadin.
EROSKETA-PASAPORTEA SARIEKIN
Kanpainaren ardatz nagusia erosketa-pasaportea izango da, eta establezimenduek bezeroei emango diete erosketa bakoitzarekin, halakorik ez badute (izakinak amaitu arte).
Funtzionamendua erraza izango da:
- Erosketa bakoitzeko, bezeroak zigilu bat jasoko du.
- Pasaportea osatzeko 8 establezimenduren 8 zigilu beharko dituzu.
- Pasaporteak martxoaren 6tik 21era osatu ahal izango dira.
- Osatu ondoren, saltoki hauetakoren batean entregatu beharko dira: Altuna Lurrindegia, Buart Loradenda, Elena Moda edo Portaloi Optika.
Pasaportea osatzen dutenek “Nik Arrasaten!” totebag bat jasoko dute, eta 100 euroko 20 sariren zozketan parte hartuko dute. Sari horiek erosketa-txarteletan banatuko dira, Ibai-Arteri lotutako edozein establezimendutan trukatzeko.
Zozketa martxoaren 23an egingo da eta sari banaketa martxoaren 25ean egingo da Herriko Plazan.

JARDUERAZ BETETAKO HILABETEA
Martxo osoan zehar burutuko diren, jarduera komertzial, kultural, musikal eta aisialdikoen programa zabal batekin osatuko da kanpaina. Proposamenen artean, hauek nabarmentzen dira:
- Martxoak 6/11.30-13.00/ Kale animazioa Oihulari Klownen eskutik. Tokiko merkataritzaren alde sentsibilizatuko dute eta pasaporteak banatuko dituzte/Ibiltaria
- Martxoak 12/10.00-13.00 eta 17.00-19.00/ Bra fitting. Kortseterian eta bainuan aholkularitza/ Sikol Lentzerian
- Martxoak 13/18.00/The Far West antzerkia (Kids&Us) 1-8 urte bitarteko umeentzat/Kulturateko Areto Nagusian
- Martxoak 13/20.30/ Afaria + Tolin el Mariachi emanaldia eta sorpresak (Erreserbatu beharko da aurrez. 35-40€)/Ondare Jatetxea
- Martxoak 14/13.00/Duo Imperial / Otalora Lizentziaduna 12 (Txoko 2 zonaldea)
- Martxoak 14/19.00/ Los Gavilanes/ Iturriotz kalea 7 (Izozkitegi zonaldea)
- Martxoak 19/ 19.00/ La Bohéme opera. Sarrera zozketa egingo dugu WhatsApp bidez
- Martxoak 25/20.15/Erosketen pasaportearen zozketako 100 €-ko 20 sarien banaketa /Herriko Plazan
- Martxoak 26/10.00-13.00 eta 16.30-20.00/Menopausia: norbere burua berriro gustuko izateko estilo-gakoak. Aholkularitza pertsonalisatua/Kapikuan
- Martxoak 28/3.59/Korrika (Ibai-Artek babestutako km-a)
- Martxoak 29/19.00/Steve Kras & American Band/Portaloian
Programa osoa saltokietan banatutako pasaporteetan egongo da eskuragarri.
LA BOHÉME (Pucciniren opera) OPERARAKO SARREREN ZOZKETA
Hilabetean zehar gainera, Ibai-Artek La Bohéme operara joateko 30 sarrera zozketatuko ditu (15 sari bikoitz). Martxoaren 19an, osteguna, 19:00etan izango da, Amaia Antzokian.
Ikuskizunerako sarrerak salgai egongo diren arren, elkarteak bi lagunentzako 15 sari zozkatuko ditu martxoaren 2tik 12ra 688 734 149 WhatsAppean jasotako erosketa tiketen artean. Zozketa martxoaren 13an egingo da, hilaren 12ra arte jasotako txartel guztien artean, eta irabazleek Altuna Lurrindegian jaso beharko dituzte sarrerak, martxoaren 16tik 17ra bitartean, merkataritza-ordutegian, sariaz gozatu ahal izateko.

PARTE HARTZEKO DEIA
Ibai-Artetik herritarrak animatu nahi dituzte kanpainan aktiboki parte hartzera, bertako dendetan erostera eta pasaportea osatzera. Ekimenak salmentak sustatzeaz gain, partaide sentimendua indartu eta Arrasateko merkataritzaren hurbiltasuna, tratu pertsonalizatua eta kalitatea balioetsi nahi ditu.
Bizi Arrasate! NIK ARRASATEN!!
Ibai-Artek antolatu du ekimena, Arrasateko Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Sailaren laguntzarekin.
*Ibai-Arteko bazkide ez bazara baina elkartearen edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu, deitu 688734149 telefonora.




