Ibai-Artek 50 Km0 otar banatu dizkie sarituei Merkataritza Berdean

0
873

Ibai-Arteak Aste Berdearekin gura izan du norberak “erosketa iraunkorrari buruz, tokiko merkataritzari buruz, kilometro-0ri buruz hausnarketa egitea”. Baita “aldi berean zer herri eta denda nahi ditugun pentsaraztea” ere.

Horrela, irailaren 28ra arte, Ibai-Artek km0-ko produktuz osatutako 50 otzara zozketatu ditu Merkataritza Berdean.

“Otzarek Aranguren Baserriko 1⁄4 gazta, Leintz gatzagako gatz lata, Kataideko Txakoli botila bat, Irrika Gluten Free gailetak, Jakion 445ml tomatea, Aramaioko ahabi mermelada eta Harreman ONG-ko txokolate tableta daramate”.

Zozketan parte hartzeko, Arrasaten erosi behar izan da Arrasate Txartelarekin edo erosketa-txartelen argazkiak WhatsApp 688734149 zenbakira bidaltzea.

Otzara hauen banaketa gaur eguerdian ospatu da Herriko plazan, eta saritu ugari bertaratu dira.

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

ibaiarte.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen