Ostiralean arratsaldeko 19:00etan izango da kontzertua Euskal Herria plazan, Ibai-Artek antolaturik. ‘Pititi’ abeslariak (ia 80 urtekoa) taldeburu izaten jarraitzen du.
Kontzertuaz gozatu nahi baduzu, aurreratu zaitez eta lortu sarrerak bihartik (asteazkenetik) aurrera 1990 Gastrotekan, Elmako etxeetan. Kontzertua ere bertako enparantzan izango da. Taldeko abeslaria Luis Pinedo ‘Pititi’ dugu, ia 80 urterekin eszenatokietan sasoiko jarraitzen duena, bluesaz gozatzen eta gozarazten.