Iazko abuztularekin alderatuta 405 langabe gutxiago daude Arrasaten

0
464

Langabeziak gora egin du Arrasaten abuztuan, uztailarekin alderatuta. Uztailean 1068 langabe zeuden herrian, eta abuztuan 1.100era igo da langabeen kopurua, Eustatek emandako azken datuen arabera. Hala ere, iazko abuztularekin alderatuta 405 langabe gutxiago daude Arrasaten. Langabezia tasa 3,96 puntu jaitsi da urtebetean.

Euskal Autonomia Erkidegoan 3.058 langabe gehiago daude abuztuan, eta gaur egun 122 mila dira Lanbideren bulegoen bidez lan bila dabiltzanak. Hiru lurraldeetan 765 langabe gehiago daude Araban, 768 gehiago Gipuzkoan eta 1.525 gehiago Bizkaian. Aurreko urteetako gorakada antzekoa izan da, 2,6koa.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen