Bertako Jai Batzordearen eskutik, apirilaren 4ean eta 5ean zer ospatua izango da auzo garai honetan.
Argazkia: Jai Batzordearen artxiboa
Umorea eta jai giroa ez dira faltako plazaren eta bere inguruko lokaletan, eta hartara honako egitaraua prestatu dute:
Apirilak 4, ostirala:
18:30ean Zerrajerako sirenarekin IV. Col d’Altamirara igoera
19:00etan auzo-tabernaren irekiera
19:00etan nazioarteko I. Ping-pong eta triple txapelketa
20:00etan gaztetxoendako zinema (krispetak antolakuntzaren kontu!)
20:30ean paella goxo-goxua
21:00etan kontzertua plazoletan
Apirilak 5, larunbata:
10:00etan sirena & yoga, ‘hatu anasa’ Arrasate Yoga Elkartean
11:00etatik aurrera auzo-tabernaren irekiera, patata tortilla lehiaketa (osagaiak gure kontu, zartakina zuk) eta gaztetxoendako betiko jolasak
13:15ean euskal dantzak
15:00etan bazkaria Herri-gain elkartean
18:00etan marrazki lehiaketa eta ume tailerrak
18:30ean txantxiku jolas-txapelketa +18, baietz aurten be komisiñuak irabazi!, eta txokolatada
20:00etan disko festa DJ Goikolearen eskutik
Ondo pasau!
Laguntzaileak: Arrasateko Udala, Txikitxu-Arrostaitz, Altamira Albaitaritza eta Arrasate Yoga Elkartea.




